XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

e) Antolatzeko eta integratzeko premia Giza artistak beti sentitu izan du mundua eta gizartea, bere artelana dela bide memento historiko bakoitzean murgildurik zegoenekoa, planifikatzeko premia, eta noski, artelan honen bidez esan eta adierazi nahi zuena.

Baina agian egun, eta bizi garen mundu mota honetan, inoiz baino garrantzi handiagoa hartzen ari da alderdi hau.

Izan ere, artistak inoiz baino zorrozkiago eta axola handiagoz galdegiten du bere artegintzak zer eginkizun ote duen gizartearen barne, erantzun egoki bat bilatzen entseiatzen delarik.

Artistak uste du, egun, hiru eremuetara banatu behar duela bere ekintza kolektiboa: produktoreen eremura, gizartearen oinarri den jendearengana eta gizarte bizitzaren funtzionamendura.

Lehenik, uste du, artegintzak eta beronen hedaketak entsegutegi gisako erakunde bat, artistek berek osatua, beharreko dutela, eta erakunde honek unibertsitate gisako ikasgu batekin harreman herstutan egon beharko lukeela.

Goi mailako irakaskintzarako mintegi eta lan sailak sortzea litzateke guztia.

Bigarren, gizartearen oinarrizko jendearengana heltzeko, Hirigintza, Teknologia eta Arkitektura eskolak direla medio irakaskintza arrunt eta profesionala beharko litzateke eman.